Guzti honeri konponbidie topetako asmoagaz baserri munduko oinarrizko gaidxek jorratutie erabaki dot gitxike-gitxike. Epe ertainerako (3-4 hile ingeru) miniproiektuek direlez, eguneko arlo desberdin bat landutie erabaki dot. Experimentu honegaz hasteko aukeratu doten lehenengo gaidxe oilo, oilar eta txitxek dire. Oilo-oilar baten eboluzinoa hasikera-hasikeratik erakusteko amesa dekot. Horretarako bi modelo internazionalez baliatuko naz: Serafina eta Serafin. Erritzarako (borrokarako) erabiltzen diren eta zuzen zuzenien Kubatik datorren bikote elegantie da berau.
Momentu honetan, Serafina okupeta dabil. Zortzi egunien ziher arrautzek imintzen ibili ostien, lokatu ein da eta oin arrautzek berotuten pastan deuz eguneko ordu gehidxenak. Goizetan baino ez da altzetan habitzik, eta ordu erdi hori erabiltzen deu jan eta komuneko biherrak eitzeko. Serafin bere, fin dabil; okupeta hauxe be bai, baia ez arrautze jagoten, ez! Serafin etxeko beste hiru oiloan atzetik dabil, eurok jagon ezinik.
Berotuten hasi eta hiru aste barrurarte ez dire txitxek jaidxoko. Ordurarte, Serafina habidxen egongo da ta Serafinek ostantzeko oiloak maneje ezinik segiduko deu.
Serafina ta bere arrautzek |
Serafin ta |